Gizartean eragiteko eta mobilizatzeko online komunitatea gara, gizarte-justiziaren aldeko erakundeek eta pertsonek parte hartzeko, eztabaidatzeko eta topaketak egiteko, sinestunen ikuspegitik.
Gizarte-erakundeek inplikatuta dauden “kausak” argitaratzen eta dokumentatzen dituzte Visibles.org web-orrian, aldaketak lortu nahi dituzuenok jardun ahal izan dezazuen kausa horiek sinatuz edo mobilizazio-ekitaldietan parte hartuz.
Erakunde edo banako gisa duzun parte hartzeak aldaketa eragiten du!
Gizartea mugiaraztea, herritarrek bizitza publikoan parte hartzeko prozesuak bideratzea eta erakundeek eta kolektiboek egunero lantzen dituzten KAUSAK ikusarazten laguntzea.
Gizarte-justiziaren aldeko KAUSAK dira. Kausa horiek Elizaren Irakasbide Sozialaren printzipio orokorrekin bat egiten duten erakunde eta kolektiboek sustatzen dituzte zenbait jarduketa-ildoren.
SINATU EDO MUGITU KAUSA BATEN ALDEErakundea bazara eta kausa bat sustatu nahi baduzu, bete inprimaki hau eta harremanetan jarriko gara zurekin.
KAUSA guztiek, argitaratu baino lehen, plataformaren kontseiluaren onarpena behar dute, eta horrek plataformaren argitalpen-irizpideen arabera jarduten du.
Herritarrek oso erraz har dezakete parte eta justiziaren alde mugitu. Visibles.org web-gunean argitaratutako kausa guztiek zure babesa merezi dute: erakunde zorrotz eta konprometituek sustatzen dituzte, ongi dokumentatuta daude eta aldaketa eragiteko ekintzen proposamena zehatza dute.
Visibles.org plataforma irekita dago antzekoak diren eta haien helburuak eta nortasuna partekatzen dituztenen erakunde, kolektibo, sare, mugimendu eta proposamen guztientzat. Espainian Jesusen Lagundiaren Sektore Sozialak sustatzen eta gidatzen duen proiektua da.
Kausak eta edukiak haiek sustatzen dituzten erakunde edo kolektiboaren erantzukizuna dira. Visibles-ek kausak gainbegiratzen ditu bere argitalpen-politikarekin bat etor daitezen.
Nolanahi ere, “Visibles.org” webguneak ez du zertan bat etorri sustatzen diren kausa guztien eduki eta iritziekin.
Egiten dugun lanaren funtsezko elementua da sinesgarritasuna, injustizia-egoerak jendaurrean salatu ahal izateko. Horixe baita gure erakundeekin bat egiten duten pertsona eta entitate ugariren konfiantzaren oinarria. Hori dela eta, visibles.org irabazi asmorik gabeko proiektua da, bertan parte hartu nahi duten erakunde eta kolektiboentzat doakoa.
Gizarte Sektoreko komunikazio-taldeak kudeatzen du, Alboan eta Entreculturas GKE-en bidez. Bi erakundeen Gardentasunaren eta Gobernu Onaren ziurtagiriak bermatu egiten du haiek bere gain hartzen dituzten gizarte-konpromisoak kanpoko erakunde independente batek aldizka aitortu eta ikuskatzen duen erantzukizun- eta gardentasun-esparru batean daudela.