Sakondu

© Sergi Cámara

ZURE BAIEZKOAREN BOTEREA!

Sakondu gizarte sektorea mugiarazten duten 5 kausetan

Hezkuntza

Pertsona guzti-guztiek, inolako salbuespenik gabe, kalitatezko hezkuntzarako duten eskubidea bermatuta izan dezaten egiten dugu lan, arreta berezia eskainiz eskubide hori baliatzeko oztoporik handienak dituzten pertsona eta kolektiboei: neskak eta emakumeak, desgaitasuna duten ikasleak, baliabide ekonomiko urriak dituzten familiak, migrazio edo babes-egoeran dauden pertsonak, eta gatazkek edo hondamendi naturalek kaltetutako pertsonak.

PNL y las actividades de incidencia
Escuelas que sanan

Migrazioa-eta-babesa

Dagoeneko, mundu osoan, 110 milioi pertsona behartuta lekualdatu dira gatazken, hondamendi naturalen, muturreko pobrezia-egoeren edo giza eskubideen urraketen ondorioz. Migratzaileei eta errefuxiatuei laguntza eta arreta eskaintzen diegu, jatorrian eta bidean, helmugan eta itzuleran, eta arreta berezia eskaintzen diogu hezkuntzarako eskubideari.

Dia internacional de las personas migrantes
Acoger sin integrar
Somos migrantes

Genero-ekitatea

Kultura-ereduen aldaketa eta genero-berdintasunaren defentsa sustatzen ditugu, funtsezko giza eskubide gisa eta bakea eta garapena eraikitzeko estrategia pribilegiatu gisa.
Arreta berezia eskaintzen diegu emakume izateagatik desberdintasun eta zaurgarritasun handiagoa duten emakumeei eta neskei. Indarkeriatik babesteko berariazko proiektuen bidez lan egiten dugu, haien parte-hartzea bultzatzeko eta haien garapena sustatzeko; eta, horretarako, hezkuntza erabiltzen dugu funtsezko tresna gisa.

Web La Luz de las Niñas
MeM Demandas
Video de la campaña en ESP
MeM La Realidad de las mujeres en los procesos migratorios

Gizarte-eta ingurumen-justizia

Gero eta pertsona gehiagok bizimodu jasangarriagoa eta ingurumena errespetatzen duena lantzen lagundu nahi dugu, aintzat hartuta guztion onura, elkartasuna eta naturaren zaintza, eta belaunaldien arteko justizia berrituaren alde lan eginez.

Campaña Somos Amazonía
Directiva Europea sobre Diligencia Debida
Informe Somos Amazonía

Parte-hartzea eta herritartasun globala

Erronka globalen (pobrezia, desberdintasuna edo ingurumenaren narriadura) azpian dauden kausak mundu osoko prozesuetan daude. Erronka horiei erantzun ahal izateko, erronka horiei aurre egingo dien herritartasun global kontzientea, konprometitua eta tokiko sare eta sare globaletan egituratua behar da. Bereziki zaindu nahi dugu mundu berri bat pentsarazten diguten gazteen parte-hartzea, bai eta pertsona eta kolektibo baztertuen eta zaurgarrienen parte hartzea ere. Hori dela eta, kausa hau besteekiko zeharkako kausa da.

Guia Didactica – Migración y Refugio – ES
Actividades Prácticas – ES
Comic educativo