Gizartean eragiteko eta mobilizatzeko online komunitatea, gizarte-justiziaren aldeko erakundeek eta pertsonek parte hartzeko, eztabaidatzeko eta topaketak egiteko, sinestunen ikuspegitik.
Plataformaren helburua Elizarekin lotutako gizarte-erakundeek egiten duten eragin publikoko lana indartzea, bistaratzea eta horri laguntza ematea da, herritarren mobilizazioaren bidez.
Elizaren ekosistemako erakunde eta gizarte-kolektibo ugarik buru-belarri jarduten dugu baztertuen eta zaurgarrien taldeei arreta zuzena ematen. Hala ere, oinarriko presentzia zabal horrek ez du ahots garrantzitsurik izaten elkarrizketa publikoan, herritarren mobilizazioei laguntzeko eta erabakiak hartzen dituztenei eragiteko.
Uste dugu gure egitekoak prozesu bat dela, ezin dela zuzeneko lanera mugatu, baizik eta laguntzeko, zerbitzatzeko, gogoeta egiteko, sentsibilizatzeko eta defendatzeko faseak ere izan behar dituela. Hala ere, azken faseak garatzea bereziki zaila izaten da; batik bat, defendatzekoa.
“Visibles.org” Jesusen Lagundiaren gizarte-obren baterako proiektu gisa jaio zen, eragina eta herritarren mobilizazioa sustatzeko, Elizaren Irakasbide Sozialaren esparruan gizarte-justiziarekin lotutako gaien inguruan.
Erakundeak eta gizarte-kolektiboak
Inplikatuta dauden KAUSAK sustatzen dituzte plataforman, eta horien inguruan herritarren laguntza eskatzen dute, mobilizatzeko eta aldaketak lortzeko.
Herritarrak
Pertsona bakoitzak, banakako titular gisa, laguntza ematen dio partekatzen dituen KAUSEI eta haiek zabaltzen lagundu dezake.
Gizarte-justiziaren aldeko KAUSAK, Elizaren Irakasbide Sozialaren printzipio orokorrekin bat, zenbait ekintza-ildotan; esate baterako, migrazioak, arriskuan dauden adingabeak eta gazteak, nazioarteko lankidetza, ekologia eta ingurumena, bidezko ekonomia eta pobreziaren aurkako borroka, desberdintasuna, demokrazia eta partaidetza, giza eskubideak…
Kausa bat sustatu nahi duten erakundeek eta gizarte-kolektiboek plataforman erregistratzea eskatu behar dute VISIBLES.org webgunean ageri den harremanetarako inprimakiaren bidez.
Onartu ondoren, online argitalpen-ingurune erraz batean sartzeko baimenak jasoko dituzte, eta han KAUSA argitaratu eta hura babesten duten pertsonekin komunikatzeko aukera izango dute.
KAUSA guztiek, argitaratu baino lehen, plataformaren kontseiluaren onarpena behar dute, eta horrek plataformaren argitalpen-irizpideen arabera jarduten du. Besteak beste, alderdi hauek baloratzen dira bereziki:
Herritarrek KAUSEN alde parte hartzeko eta mobilizatzeko aukera dute, bakoitzaren informazioaren ondoan aurkituko dituzten ekintzarako deien bidez.
“VISIBLES.org” Espainian Jesusen Lagundiaren Sektore Sozialak sustatzen eta gidatzen du, eta sinestunen ikuspegitik justiziaren alde jardun nahi duten gizarte-erakundeek parte hartzeko eta topaketak egiteko gunea izan nahi du. Entreculturas GKEa arduratzen da plataformaren kudeaketa teknikoaz.